BARNETASUNA ETA ERLIJIOA
Barnetasuna eta espiritualitatea funtsezko osagaiak dira pertsonaren garapen prozesuan. Esperientzia kristauaren argitan, dimentsio hori hezi eta garatu nahi dugu gure ikasle bakoitzarengan.
Mende honetako gizon-emakumeak hezten ditugu, euren izate pertsonala Nazareteko Jesusenganantz zabalik bizi dezaten.
Fedean eta barnetasunean hezteko proposamen orokorrez gain, borondatezko fede ibilbideak proposatzen ditugu interesa duten ikasle, hezitzaile eta familientzat.
BARNETASUNERAKO ESPAZIOAK ETA UNEAK
- Barnetasunaren hezkuntza da gure ikasle guztien helburuetako bat.
- Otoiztegi bereziak ditugu haur hezkuntzarako, lehen hezkuntzarako, eta gazte eta helduentzako. Era berean, Maria Jesusen amari eskainitako kapera handi bat dugu, hezkuntza komunitatearen ospakizunen kokalekua dena.
- Gure eraikineko gela bakoitzak Bibliako pasarte baten irudia dauka. Irudi horien bidez ikasleen egunerokoan txertatzen dugu fedea.
- Fede taldeen bilerak eta mezak egiteko Eliza daukagu, Jainkoarekin dugun harremana jorratzeko espazioa.
Dimentsio espirituala hazkuntza integralaren bidean.