Skip to main content

BIGARREN HEZKUNTZA12 - 16 URTE.

Prestaketa prozesuan sakontzeko eta heldutasuna garatzeko garaia.

Bi ikasle bizkarra emanda

Balioen eta ezagutzen etapa

DBHn, ikasleek balioak, ezagutzak eta gaitasunak eskuratzen dituzte beren helburuak lortzeko. Gure helburua da zailtasunak gainditzeko gai diren, beren burua betetzat hartzen duten eta bizitza pertsonalean zein profesionalean zoriontsu izango diren pertsonak heztea.

Uste dugu espazioaren balioak hezkuntza-tresna gisa funtsezko papera duela helduarorako bidean.

Gure proposamena sei ildo nagusitan oinarritzen da: maitasun eta exijentziaz laguntzen dugu; jakitea, jakiteko egitea eta izatea sustatzen ditugu; erantzukizuna eta berdinen arteko lana bultzatzen ditugu; frustrazioaren eta esfortzuaren balioa irakasten dugu; begirada kritiko eta aktiboa garatzen dugu; eta gizarte humanoago eta bidezkoago baten aldeko kontzientzia pizten dugu.

Ikasleak liburutegian irakurtzen

Horrela egiten dugu lan

  • Norbere neurriko tutoretza, ikaslearen bidelagun jardunez
  • Bizikidetza da gure lehentasuna, horregatik daukagu bizikidetzako koordinatzailea
  • Identifikazioaren eta lanaren bila, ikasle bakoitzaren indarguneetatik abiatuta
  • Ikaskuntza praktikoa zenbait gunetan: sukaldean, negutegian…
  • Proiektuetan eta taldean arituz, baina ezagutza indibidualak albora utzi gabe
  • Gailu indibidualak zentzuz erabiltzen lagunduko digun eredu digitala
  • Izaera humanista duten irakasgai espezifikoak

Hemen ikasle bakoitza bakarra delako

  • Ko-irakaskuntzaren eta ko-tutoretzaren aldeko apustua.
  • Ikasle bakoitzarentzako begirada bakarra, ikastetxeko zerbitzu guztiak koordinatuz.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak ikasgelan barneratuz.
  • Gatazkari adi beti, zorroztasunez eta enpatiaz kudeatuz.
  • Gure ikasleen premia fisikoei arreta berezia, eskolako erizainari esker.
  • Premia espezifikoak dituzten ikasleentzat plan indibiduala.

Klaseak baino askoz gehiago gara

Hizkuntzak irakasterakoan

  • Euskara komunikazio hizkuntzatzat duen hizkuntza eredua.
  • Hiru hizkuntzak landuz, komunikazio-tailer berritzaile baten eskutik.
  • Laugarren hizkuntza bat (alemana edo frantsesa) hautatzeko aukera, hautazko irakasgaien barruan.
  • Ikasleak animatu eta prestatu egiten ditugu titulu ofizialetara aurkezteko.
  • HIPI programa, hizkuntza trabak gainditzeko.

 

Ikasgelatik kanpoko esperientzietan

  • Zenbait egunetako txangoak, naturarekin konektatzen eta natura errespetatzen ikasteko.
  • Elkartasunezko proiektuak egiten ditugu, baita lurra errespetatzeko eta zaintzeko proiektuak ere.
  • Jardueren eskaintza zabala: robotika, xakea, sukaldaritza, antzerkia, jarduera artistikoak...
  • Cambridge azterketetara bideratutako prestakuntza espezifikoa.
  • Kirol-eskaintza zabala instalazio paregabeetan: boleibola, futbola, saskibaloia, badmintona, areto-futbola...

Haratago joaten saiatzen gara

  • Gabonetako eta udako kanpaldiak.
  • Boluntariotza-proposamenak, elkartasun-kanpainak eta janari-bilketak.
  • Zenbait egunetako esperientziak, autoestimua, autonomia eta bizikidetza sustatzeko.
  • Barnetasuna eta espiritualtasuna indartzen ditugu otoitzaren, isiltasunaren, gogoeta pertsonalaren eta entzutearen bidez.

Lagun egiten diegu Nerabeari, 12 urtetatik 16 urtetara, maitasunez eta exijentziaz entzunez

Sustatzen dugu Jakitea, egiten jakitea eta izaten jakitea

Garatzen dugu Munduan kritikoki eta aktiboki barneratzeko gaitasuna

Irakasten diegu Zer-nolako balioa duen frustrazioak eta ahaleginak

Bultzatzen dugu Erantzukizuna eta berdinen arteko lana

Ernatzen dugu Gizarte humanoagoa eta justuagoa aldarrikatzeko kontzientzia

Metodologia

Gertutasuna eta harreman pertsonalizatua dira gure seinale. Prestakuntza akademikoa eta gaur egungo munduari egokitutako balio kristauak uztartzen ditugu.

Teknologia barneratzen aitzindariak gara 1X1 metodologiaren bidez, eta bizitza pertsonalean eta profesionalean teknologia behar bezala aplikatzeko beharrezko diren argibideak ematen ditugu. Laugarren eta azken mailan hasten da ikaslea etorkizunean gidatuko duten erabakiak hartzen, eta modalitateko irakasgaiak dituzten bi ibilbideren artean egin behar du aukera:

  • Zientzien esparrua: Biologia-Geologia eta Fisika-Kimika.
  • Letren esparrua: Latina eta Ekonomia.

Bi hautazko irakasgaien artean ere aukeratu behar du, bloke bakoitzetik bana:

  • Hautezkoen blokea 1: Ekintzailetza eta Enpresa Jardueren Hastapena, Hezkuntza plastikoa eta bisuala ala Literatura Unibertsala.
  • Hautezkoen blokea 2: Frantsesa, Alemana, Teknologia ala IKT (Informatika).

Irakasle taldea

Gure irakasleek ilusio eta konpromiso betea dute gure hezkuntza proiektuarekin, eta buru-belarri saiatzen dira ikasle bakoitzari ahal den prestakuntzarik onena eskaintzen.

Irakasle-taldea 46 hezitzailek eta orientazio departamentu batek osatzen dute (psikologo bat, bi pedagogia terapeuta eta hezkuntza bereziko teknikaria). Pastoral-talde bat ere badugu.

Irakasle taldea

Instalazioak

Lehen Zikloa:

  • 5 gela DBHko 1. mailan
  • 5 gela DBHko 2. mailan

Bigarren Zikloa:

  • 5 gela DBHko 3. mailan
  • 5 gela DBHko 4. mailan.

Nerabeen ikaskuntza eta garapen pertsonala erraztuko duen giroa sustatu nahi dugu. Espazio eta instalazio berriak dauzkagu, etapa honetako premien arabera pentsatu eta moldatuak.

Ikasle talde mendian eserita

Zerbitzuak

Bizikleten aparkalekua ikastetxeko eraikinaren barruan

Sukalde propio eta osasungarria eta gertuko produktuak dituen jangela

Euskara sendotzeko programa espezifikoa, hesi linguistikoak gutxitzeko

Ordutegia eta egutegia

Ordutegi zatitua: Astelehen, astearte eta ostegunetan

Ordutegi jarraitua:Asteazken eta ostiraletan

1. eta 2. mailan 8:00etan ekingo diote asteazkenetan eta ostiraletan; gainerako egunetan, berriz, 9:00etan

3. eta 4. mailan 8:00etan ekingo diote egun guztietan, astelehenetan izan ezik (9:00etan)

Testuliburuak

Dispositibo digitalak erabiltzen ditugu.

Gaurkotasuna