PASTORALA
Ongi etorri Pastoraleko sailera. Hezkuntza lan guztiaren bihotz izan nahi du gure zereginak.
Hezkuntza lanaren bihotza.
Eliza-tenplua Ikastetxearen erdian dagoen bezala, gure egitekoa hezkuntza lanaren bihotza izatea da. Gure proposamenak ez du soilik irakatsi nahi; hezi nahi dugu, ikasle bakoitzari lagundu nahi diogu bere dimentsio guztiak eta bere izate osoa garatzen.
Ikaslearen barneko nia, izaterik sakonena, bizitzaren zentzua sortzen duena, horixe da lekurik sakratuena. Gure misioaren lekurik esanguratsuena.
Pastoralak osatzen du Ikastetxearen bihotza. Eta horixe da gure zereginaren arrazoia. Izan ere, gure jarduera guztien helburua baita ikasle bakoitzak, Jainkoak bere izate sakonean erabat maite duela sentituz, izatera deituta dagoenaren bokazioa aurkitzea
Ikastetxean - gurasoak, irakasleak eta ikastetxeko langileak - pastoralaren gainean hausnartzeari ekin diogu, non gauden eta nora joan nahi dugun jakiteko. Urtebetetik gora igaro ondoren, amets batean ikusi eta irudikatu nahi izan dugu.
Proposamena
Edozein proiektutan, pertsonak dira funtsa. Motibazioa eta ilusioa duten pertsonak behar ditugu, bokazioa pasioz bizi duten pertsonak. Horretarako, leku bat behar da ahalegina elikatzeko eta berritzeko.
Madeleine komunitatea da leku hori. Erlijiosoak, ikasleak, familiak, ikastetxeko langileak, begiraleak eta entrenatzaileak, bazkideak, Fraternidades Marianistas eta Acción Marianista daude bertan. Denok batera, bizitza eta misioa partekatzen dituen familia handi bat osatzen dugu.
Ikastetxea da gure proiektu nagusia, baina ez da bakarra: Madeleine komunitatearen ekimena haratago doa, eta hiri osoa hartzen du barne. Denok gonbidatuta gaude misioan parte hartzera eta misio horren barruan gaudela sentitzera.
HELARAZI | ELKAR BILDU | ZERBITZATU | OSPATU | |
|---|---|---|---|---|
| OROKORRA | GO ON | Encuentro Madeleine | Lagunduck | Domingos contigo |
| HAUR HEZKUNTZA | Encuentro con Jesús Jesus eta Maria gure gelan Despertar religioso* | Nace en casa* Gabon kantak* | Musutruk | Celebrar la vida |
| LEHEN HEZKUNTZA | Otoizlekua Pasó haciendo el bien Irribarre batekin | Ibiltariak | Musutruk | Bizitza ospatzen |
| BIGARREN HEZKUNTZA | Gela otoitzean Goizeko arnasa | Bizitza dastatuz Zure Ondoan JAIA | Txamikideak PcJ Musutruk – Yo voluntario | Bizitza ospatzen |
| BATXILERGOA | Irribarre batekin Barrurantz | Ejercitando el interior Zure Ondoan Bizitza dastatuz JAIA | Musutruk | Bizitza ospatzen |
| FAMILIAK FESTA | Me formo por y para ti | Peregrinación mariana ZZZ | Made in Aldapeta Acción Marianista AM Musutruk | Domingos en Familia o celebraciones en comunidad Desembarco en la isla |
Proposamen baten alderik garrantzitsuena pertsonak dira. Haiek motibatuta, ilusioz beteta egon behar dute, bokazio betean. Gainera, elikatu egin behar dute bokazioa, emateko modua elikatu. Madeleine komunitatea erlijiosoek, ikasleek eta haien familiek, ikastetxeko langileek, begiraleek eta entrenatzaileek, kideek, Marianisten Anaiarteko Adiskideek eta Marianisten Ekintzak osatzen dute. Eta iturri horren baitan familia sentitzen gara eta misiorako indarrak berreskuratzen ditugu. Ikastetxea da komunitatearen proiektu nagusia, baina, jakina, ez du hirian egiten duen guztia agortzen. Denoi luzatzen zaigu bertan parte hartzeko gonbidapena.
Haur Hezkuntza
Dimentsio espirituala esnatzea
Ikastetxeko lehenengo urteetan bide zoragarri bat hasten da: erlijioaren mundura esnatzea. Haurrek izena jartzen diote barruko unibertso horri. Unibertso horrek gonbitea luzatzen digu uki daitekeenetik haratago begira dezagun. ikusezina izan arren, oparitu zaigun bizitza bezain benetakoa den errealitatea ezagutzera eramaten gaitu.
Haurrek etapa horretan sumatzen dute gertuko Jainko samur batek maite dituela eta Jainko horrek betidanik amestu dituela. Jesus haien barruan bizi da, Mariaren barruan bizi izan zen bezala, eta, horregatik, hasiera-hasieratik, Haur hezkuntzatik dute Jesus bidelagun; horregatik dakite ez direla inoiz bakarrik egongo.
Lehen Hezkuntza
Aurkikuntzen eta laguntasunaren etapa
Txiki hasten dira, baina jakin-minez, graziaz eta abenturazaletasunez betetako aurrenerabe bihurtuta amaitzen dute etapa. Sasoi horretan jakiten dute zer garrantzitsua den laguntasuna, eta orduan ematen dituzte lehenengo urratsak autonomiarantz, gurasoen babesetik pixkanaka bereizten direlarik.
Aldaketa horien erdian, Jesus da inoiz huts egiten ez duen Laguna. Haren aurrean posible da bihotza zabaltzea. Lehenengo Jaunartzea jasotzeko prestatzen dira, eta haietako asko Ibiltariak taldeetan sartzen dira, mundua aldatzearekin amesten duten lagun misiolariekin. Etapa garrantzitsua da barnetasuna sendotzeko eta babesa eta laguntza ematen dituen Jainko Lagun baten gertutasuna sentitzeko.
Bigarren
Hezkuntza
Nerabezaroa: nork bere historia eraikitzea
Aukeraz, pozez eta erronkaz betetako lau urte. Nerabeek beren nortasuna bilatzen dute eta erabakiak hartzen ikasten dute. Etapa horretan eskaintzen dizkiegun esperientziak ez dira bizitzekoak, barnean gordetzekoak eta irakatsi bihurtzekoak baizik.
Nerabeak beren historiaren protagonista eta eraikitzaile dira, eta horretaz jabetu daitezen nahi dugu. Jainkoa beti ondoan dutela deskubritzen dute, Jainkoa mila modutara ageri baita haien eguneroko bizitzan. Begirada heztea —barrurantz zein kanporantz— erronka bat da, zentzua, lasaitasuna eta osotasuna lortzeko.
Batxilergoa
Etorkizunari itxaropenez begira
Hazi egin dira. Pare-parean daukate etorkizuna. Aukeraz betetako munduak erakarri egiten ditu, baina kezka ere eragiten die. Etapa horretan, behartsuenenganako boluntariotzak erakusten die gai direla gizartea eraldatzeko eta pozgarriagoa dela ematea jasotzea baino.
Esperientzia esanguratsuek gonbidatzen dituzte galderak egitera eta erantzunak haien barnean, Jainkoa zain duten lekuan bilatzera. Gogorarazten diegu Bera beti bidelagun izango dutela eta bizitzak ez duela zentzurik ez bada besteen alde ematen, horixe baita existentziaren berezko esanahia.
Ilusioak eta proiektuak dituen pertsona batek, Jainkoa barruan duen norbaitek, beldurrik gabe eta itxaropentsu ekingo dio etorkizunari.
Familiak
FESTA: fedearen poza transmititzen duten familiak
Fedea familian bizitzen eta transmititzen dela sinesten dugu. Seme-alabek nekez barneratuko dute fedea, baldin eta haien etxean bizitzen ez badute. Etxeko Elizan ikasten da Jainkoarekin topo egiten.
Azken urteotan, pastoral familiarra hazi eta hazi egin da ikastetxean. FESTA lau taldetan antolatuta dago: Haur Hezkuntza + LH1/2, LH3-6, DBH-BTX eta Helduak. Talde horiek, etapa bakoitzeko pastoralaren arduradunekin batera, Ebanjelioaren poza elkarrekin bizitzeko proposamenak diseinatzen dituzte.
Orokorra
Pastorala: komunitate oso bati bizia ematen dion bihotza
Pastoralak koordinatzen du ekintza etapa guztietan. Pastoralak laguntzen die familiei, eta Ibiltariak eta JAIA fede-taldeak dinamizatzen ditu. Madeleine komunitatearen parte da, eta harekin batera amesten du bizitzaz eta konpromisoz betetako etorkizuna. Tenplu berriak topagune bihurtu nahi du. Hango alaitasunak, elkartasunak, sakontasunak, samurtasunak, Jainkoaren presentzia lagun, mundua eraldatzera eta berritzera eramango gaitu.
Bizia letra larriz loratzen da Aldapeta Maria Ikastetxean. Gugana gerturatzen denak komunitate alai eta anitza ezagutuko du. Maitasunez jasotzen duen komunitate bat gara; behar gehien dutenez kezkatuta dagoen komunitate bat. Denak sentitzen dira parte, nor bere modura. Gauzarik deigarriena bertan arnasten den maitasuna eta igandeko eukaristietan dagoen ilusioa dira. Horiek dira familia giroko benetako topaguneak, hortxe elkartzen baitira irakasleak, familiak, begiraleak, katekistak, gitarra jotzen duten gazteak, tenplua bizitasunez betetzen duten haurrak, irribarre egiten duten aitona-amonak… Denak dira protagonista, ondo prestatutako ospakizun xume eta ederrean.
Atmosfera berezia nabari da: Jesus dago erdian, pertsona ororen eta ikastetxearen bihotzean. Fedea hirian barrena hedatzen da, osmosi bidez bezala. Eta Mariak irribarre egiten du misio horri begira.
Irakasle taldea

