Skip to main content

ORIENTAZIOA ETA ANIZTASUNARI ARRETA

Laguntza eta babes psikopedagogikoa eskaintzen diegu gure hezkuntza komunitateko kideei.

Iraslea beste bi ikasleekin eserita

Orientazio eta Aniztasunaren Arretaren Departamentua baliabide garrantzitsua da gure zereginerako; ikasleei, familiei, hezitzaileei eta zuzendaritza taldeari arreta eskaintzeko.

Departamentuan badaude psikologoak, orientatzaileak, pedagogo terapeutak, logopedak eta etapa bakoitzari babesa emateko teknikariak.

Haien egitekoa da:

  • Hezkuntzaren esparruan gerta daitezkeen zailtasunak goiz antzematea.
  • Bai ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan bai etapa batetik besterako bidean, ikasleei eta irakasleei orientabideak eskaintzea.
  • Gurasoen funtzioari buruz eta seme-alaben ikaskuntza prozesuari buruz familiek dituzten zalantzetan orientabideak eskaintzea.
  • Aniztasunari eta hezkuntza behar bereziei arreta eskaintzea.
Chica sentada en el suelo de una biblioteca escuchando música con unos cascos

Proposamena

Ekiteko esparruak

  • HPB: Hezkuntza Premia Bereziak.
  • CNE: Curriculuma Norbanakoari Egokitzea.
  • HSBP: Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Programa (DBH 1 eta 2).
  • Zailtasunak dituzten ikasleen errefortzua.
  • Hizkuntza errefortzua (euskarako salbuespenak).
  • Hezkuntza pertsonalizatuagoa egitea, banakako premiei erantzunez.
  • Banakako egoeren ebaluazioa eta analisia, eta, behar balitz, kanpoko profesionaletara bideratzea.
  • Ikastetxeko jardunean Familien Eskola txertatzea.
  • Hezkuntza programak eta berrikuntzak garatzeko ekimenak sustatzea.

Gaurkotasuna