Skip to main content

CURRICULUMEZ KANPOKO JARDUERAK

Aldapetan, ikaslearen hezkuntza integrala ez da alor akademikora mugatzen.

Ume talde bat lurrean eserita

Ikastetxeak jardueren eskaintza anitza luzatzen dire bere ikasleei. Gure sarea osatzen duten ikastetxeen proposamena ardatz hartuta, jarduera horiek hainbat arlotan jasotako formazioa osatzen dute.

Jarduera hauei esker, ikaragarri indartu dezakegu ikaslearen formazio integrala. Ludikotasunaren bitartez, eta ebaluazioaren presiorik gabe, bere indarguneak aurkitzen eta garatzen lagunduko diogu ikasleari.

Horrela sakontzen dugu hezkuntzaren dimentsioetan, ikastetxea eta ikaslea uztartuz eta familien kontziliazioa erraztuz.

Curriculumez kanpoko jarduerei buruz 17/18 ikasturtean abian ipinitako gogoeta sakonaren harira, eguerdiko eskolaz kanpoko tartea gorde dugu jarduerarik ludikoenak egiteko; jarduera akademikoenak, aldiz, eskolaz kanpoko orduetan egiten ditugu.

Ume bat robo kareta batekin jolasean

Proposamena

Curriculumez kanpoko jardueren proposamena hiru bloketan egituratzen da:

  • Gure ikasleen sormena sustatzen duten jarduera artistikoak (musika, antzerkia, dantza, e.a.).
  • Kirol jarduerak, ikastetxeko tradiziorik indartsuenaren adibide
  • Hizkuntzak eta garapen intelektuala

Kirol jarduerei dagokienez, Marianisten proposamenak garapen fisiko eta sozialerako bide baliotsutzat hartzen du kirola. Aldapeta Maria ikastetxean ahalik eta ikasle gehienek kirol jardueretan parte hartzea nahi dugu. Kirol praktikaz gozatzea eta talde lana, osasuna, erantzukizuna, e.a. bezalako balioak barneratzea.

Liburuxka

Liburuxka deskargatu

Hementxe daukazu curriculumez kanpoko gure jardueren eskaintza.

PDF 2,6MB

Gaurkotasuna