Skip to main content

ESKOLAKO JANGELA

Ikastetxeak jantoki-zerbitzu bat jartzen du bere ikasleen eta langileen eskura, sukalde propioarekin.

Irizpideak

  • Gure sukalde propioa daukagu ikastetxeko instalazioetan, eta bertan egunero prestatzen da eskolako menua
  • Elikadura orekatua, anitza eta osasuntsua.
  • Elikagai freskoak eta sasoikoak; plantxan, lurrunetan, labean, e.a. prestatutak.
  • Elikadurari, autonomiari eta garbitasunari buruzko ohitura egokiak sustatzen ditugu.
  • Elkarrekin bizitzeko espazioa: gure hezitzaileei esker, harreman egokiak eta errespetua bultzatzen dira jangelan.
  • Jangela handiak, argitsuak, zabalak eta gardenak. Jangelaren kudeaketa jasangarria.

Harremana

Jangelako zerbitzura jotzeko helbidea: jangela@aldapeta.eus

Menuak

Hileko menu eguneratua eta dieta bereziak familientzat eskuragarri daude Educamos/Oharrak barne-plataforman.

Hileko menuaren adibidea:

Jantokiko langileak eta kafetegia irekitzeko iragarkia

Idoia: sukaldeko laguntzailea, Iñigo: sukaldeko laguntzailea, Hernan: sukaldaria eta Agus: sukaldeko burua.