Skip to main content

BATXILERGOA 16 - 18 URTE.

Ziklo giltzarria burutu eta goi mailako ikasketetara igarotzeko urratsa.

Gazte talde bat oporretan Parisen

Heldutasunaren eta etorkizunaren etapa

Batxilergoan, lan munduan barneratzeko erabakiak hartzen hasten da ikaslea. Ondorioz, bere lehentasunetara hobekien egokitzen den modalitatea aukeratzerakoan, berebizikoa da lanbide orientazio egokia jasotzea

Aldapeta Maria ikastetxean uztartu egiten dira, alde batetik, Donostiako ikastetxe desberdinetatik datozen ikasleen ilusioa, eta, beste alde batetik, kalitatean, tradizioan eta etorkizunerako ikuspegian oinarritutako Batxilergoa.

Bigarren hezkuntzaren eta unibertsitatearen arteko urrats bat, ikuspegi intelektual eta sozialak irekitzeko garaia. Gurea bezalako ikastetxe handi batean, antzeko interesak dituzten ikaskideak topatuko dituzu, eta talde akademiko hutsetik haratago garatzen lagunduko dizute.

Zure helburu pertsonalak, akademikoak eta profesionalak eskuratzeko behar diren ohiturak, trebetasunak eta ezagutzak lortzen lagunduko dizugu.

Pertsona taldea Donostia Innovation Challengean

Metodologia

Izan nahi duzun pertsona mota diseina dezazun, prestakuntza humano eta akademikorik onena duen proiektua jarriko dugu zure eskura.

Gure ikasleek aukera dute beren beharretara hobekien egokitzen den ibilbidea hautatzeko: Zientziak, Giza Zientziak edo Gizarte Zientziak. Aukera zabala dute irakasgaien konbinazioen artean ere. Batxilergoaren esperientzia, gainera, arlo akademikotik haratago doa pastoraleko proposamen osoari esker. Txango ugari egingo ditugu, baita izaera akademikoa, pastorala eta ludikoa duten hainbat jarduera ere.

Irakasle taldea

Berrikuntzak txertatuz eta irakasle talde egonkor baten bidez daramagu aurrera gure langintza. Irakasle bakoitza aditua da bere arloan. Irakasteko, prestatzeko eta etengabe hobetzeko bokazioa lagun, pertsona bakoitzaren premietara egokitutako kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu

Orientazio departamentua eta Pastoral taldea ere badauzkagu.

Irakasle taldea

Egitura eta Instalazioak

Bi mailatan egituratuta dago Batxilergoa: 1. eta 2. mailak. Horiek dira goi mailako hezkuntzaren sarbidea.

Ikastetxe berri bat, giro eroso eta atseginean gure ikasleek goi mailako ikasketak nolakoak izan daitezkeen ikus dezaten, eta, aldi berean, etorkizun akademiko eta profesionalean arrakasta izateko beharrezkoak diren trebetasunak egoki aukeratu eta gara ditzaten

Aldapeta eraikina

Hizkuntzak

Ikaskuntza-prozesuko hizkuntzak koofizialak dira: euskara eta gaztelania, eta A, B eta D hizkuntza-ereduen artean hauta daitezke.

Ikasleek, ikasturte bakoitzean, ingeleseko eta euskarako eskolak dituzte ordu berean; beraz, ikasle bakoitzaren beharrei erantzuteko aukera daukagu. Oinarrizko 3 mailatan taldekatuta hain zuzen:

  • Ikasturteari dagokion maila
  • B2 prestatzeko maila (First, ingelesaren kasuan).
  • C1 prestatzeko maila (Advanced ingelesean; EGA euskaran)..

Ikasleak, eskariaren arabera, atzerriko bigarren hizkuntza ere ikas dezake: frantsesa edo alemana. Titulu ofizialetara aurkeztera animatzen ditugu ikasleak. Eta, ingelesaren kasuan, aukera ematen diegu Cambridgeko Unibertsitateak emandako titulu ofizialen azterketak gure instalazioetan egiteko.

Ordutegia y egutegia

Lehen maila
Astelehena, asteartea, asteazkena eta osteguna 8:10etik 15:15era.
Ostiralean 8:10etik 14:20ra.

 

Bigarren maila
Asteartea, asteazkena eta osteguna 8:10etik 15:15era.
Astelehena: 9:05etik 15:15era
Ostirala: 8:10etik 14:20ra

Testuliburuak

Dispositibo digitalak erabiltzen ditugu.

Matrikulazioa

2023-2024 ikasturterako eskabideak 2023ko martxoaren 27tik apirilaren 21era bitartean aurkeztu beharko dira.

Gaurkotasuna