Skip to main content

1887AZ GEROZTIK IKASTEN ETA IRAKASTEN

Ehun eta hogeitahamar urtetik gora daramagu Aldapetako kokagunean hezkuntza komunitatearentzat erreferentzia izaten.

3d eraikinaren argazkia

2012an, inguruko hiru ikastetxe marianistok, Mariaren Lagundiak, Marianistak eta Belen ikastetxeak alegia, gure indarrak eta tradizioak batzea erabaki genuen, zertarako eta gaur garen ikastetxea eratzeko: Aldapeta Maria ikastetxea.

Hezkuntza proiektu berri horren iturria Euskal Eskola Kristauaren tradizioa da. Kalitatea eta balioak etorkizuneko belaunaldiengana luzatzeko sortu ginen.

EAldapeta Maria ikastetxean uste dugunez,hezkuntza proiektuak ez dira jarduera kopuruaren araberakoak, atzean dituzten ideien kalitatearen araberakoak baizik. Ideia horiek, ondoren, proposamen didaktikoetan finkatu behar dira, jakina.

Hezkuntza integralaren aldekoa da gure apustua. Horregatik, pertsona gisa duten ahalmen eta garapen guztietan lagundu nahi diegu ikasleei.

“Kristau Eskola” Euskadiko ikastetxe kristauen elkarteko kide gara, baita Espainiako Ikastetxe Marianisten sareko kide ere.

Erdiguneko lore-lorategia

Bereizten gaituena

Kalitatezko hezkuntza integrala eskaintzen dugu, garaiari egokitutakoa, hirueleduna, arreta pertsonalean oinarritzen dena eta curriculumez kanpoko eskaintza aberatsa duena.

Gure ibilbidean barrena

1887

Marianistak Donostiara iristen dira.

1887ko urriaren 3an jarri zen abian gure hirian marianisten langintza, Espainian hasi zen urtean bertan hain zuzen. Donibane Lohizuneko eskola marianistatik hurbil egoteak eta Miguel de Areilza jaunaren lan bikainak erraztu egin zuten Donostiako gizartean barneratzea. Marina eta San Martin kaleen elkargunean zegoen lehen eraikina.

1889

Behin-betiko etxeak lortzen dira: Beloca eta Buena Vista.

Marianisten hezitzaileen pedagogiak onura ekarri zien familiei. Horri esker, ikasle kopurua nabarmen hazi zen eta txiki geratu zen hasierako eraikina. Leku hurbil eta atsegin bat bilatzeko asmoz, azkenean, Beloca jauregitxoa eta bere finka (1889ko martxoa) eta alboko Buena Vista baserria erosi ziren San Martin Garaiko (Aldapeta) eremuan. .

1890-1904

Jatorrizko ikastetxea eta gehigarriaks.

Berehala hasi zen jarduera Belocan. Jauregitxoa erizaintzarako, erlijiosoen ostaturako, behin-behineko kaperarako eta eskola batzuetarako modu prekarioan erabili ondoren, hainbat fasetan ikastetxe egoki bat eraikitzea erabaki zen.

1890eko urriaren 10ean zabaldu zen Santiago pabiloia. Egurrezkoa izan arren, 1949. urtean su hartu arte iraun zuen zutik. Zementuz berreraiki zen 1950ean eta ia gaur arte (2018) eutsi dio. 1892an Santa Maria Ikastetxe Katolikoaren eraikin nagusian hasi ziren eskolak, bi hegal eta bi isurialdeko teilatuarekin. 1900ean Buena Vista baserria bota zuten, bere lekuan Ikastetxeko Kapera (1902) eta azpian Gimnasioa eraikitzeko. Areto Nagusia bihurtuko zen gero. Erdiko eraikinarekin lotzeko, lotura pabiloi bat egin zen (1904). 1904tik hasta 1962ra, Santa Maria Ikastetxe Katolikoak bere egitura sendo eta soilari eutsi zion.

1907-1916

Domingo Lázaro aita zuzendari.

Ikastetxeko lehen zuzendari espainiarra, aurrekoak frantsesak baitziren. Bederatzi urtez zuzendaritzan lan sakona egin zuen bai ikasleen alde bai familien alde. Haren gizatasunak eta gaitasun intelektualak erlijioari, hezkuntzari eta autoritateari buruzko hitzaldietan islatu ziren Zirkulu Katolikoan. Ikasleen ekimenei jaramon eginez, ikastetxeko aldizkariak sustatu zituen eta Doktrina eta bizitza kristauari buruzko ikastaro oso bat idatzi zuen, arrakasta eta hedapen handikoa. Bide batez, hezkuntza eta pedagogiaren arloan ere erreferentea izan zen hura. Probintziako goi buru izendatu zutenean utzi zuen ikastetxea. Gaur egun, zabalik dago bere beatifikazio prozesua.

1939

Gerra Zibilean hildako irakasle eta ikasleen omenaldia. Erorien aldeko hilarriak.

Garai hartako sentsibilitatearen ondorioz, Gerra Zibila amaitu berritan eta bizi izandako tragedian hildako senitartekoen eta lagunen heriotzaren penaz, Ikastetxeak hildako irakasleak eta ikasleak omendu zituen 1939ko urriaren 19an. Bi hilarri desestali ziren 78 izenekin, ikasleen eta familien eta agintari zibil, eliz gizon-emakume eta militarren aurrean. Hilarri horiek, kaperaren ondoko atearen bi aldeetan, 1962an eraikina eraberritu arte egon ziren tente.

1940

Urrezko ezteiak. Ikastetxea zabaldu zeneko 50. urteurrena.

1940an Ikastetxeak fundazioaren Urrezko Ezteiak ospatu zituen. Egia esan, 1937an ziren ospatzekoak, baina gerrak ez zuen horretarako aukerarik eman. Gerra amaitzean ospatu zen, beraz. Zilarrezko plaka eder bat eta irakasle zein ikasleen sindaurak zituen Urrezko Liburua izan ziren horren lekuko. Ikasle ohi ugari bildu zen bertan.

Aukera hori baliatuz, Ikasle Ohien Elkarteak oroigarri eta esker oneko plaka bat jarri zuen Marina eta San Martin eraikinetan, Marianistek 1887an lanari ekin zioten lekuan hain zuzen. 90eko hamarkadara arte iraun zuen plakak, fatxada eraberritzean hautsi zen arte alegia.

1962-1963

Santa Maria Ikastetxe Katolikoa sortu zeneko 75. urteurrena.

1962-1963 ikasturtean 75 urte bete zituen ikastetxeak. Hori dela eta, agintariek marianistek gizarteari eskainitako zerbitzu publikoa aitortu nahi izan zuten, zenbait goraipamen eginda:

Era berean, Udalak Hiriko Gorbata, Ehun urteen Domina eta Irakaskuntzaren Domina eta Diploma eman zizkion Ikastetxeari.

1962ko udan, erreforma sakona hasi zen, Kaperaren barrualdea eta Ikastetxearen kanpoaldeko fatxada erabat aldatu zirelarik. Espazio berriak irabazi eta beste fisionomia bat eman zitzaion gaur egun eraitsi arte (2019) iraun duen eraikinari.

1973-1988

José Ángel Otaegui aita, historiako zuzendaritzarik luzeena.

Ikasle eta marianista donostiarra, bere zuzendari garaia Ikastetxearen historiako luzeena izan da, aldaketa politiko eta sozial sakoneko garai batean gainera. Trantsizio zail horretan, ikasleei, familiei eta irakasleei eskaini zien ahaleginarekin batera, lan garrantzitsuak egin zituen ikastetxearen kirol- eta ikasketa-egituran: beheko jolastokia jaistea, hiru jolastokidun profila emanez; hegoaldeko isurialdean Beloca pabiloi lurperatua eraikitzea eta kiroldegi zoragarria. Haren zuzendaritzaren gailurra Santa Maria Ikastetxe Katolikoaren mendeurrena izan zen.

1987

Ikastetxearen eta Marianistak Espainiara heltzearen mendeurrena.

Ilusio eta poz handiz egin zen Donostiako ikastetxearen mendeurren ekitaldia. Oroimen ekitaldiak urriaren 10ean eta 11n izan ziren: Esker Emate Eukaristia Santa Marian eta Ekitaldi Akademikoa Victoria Eugenia Antzokian, Juan Laboaren Konferentziarekin eta Donostiako Orfeoiaren Kontzertuarekin. Costa Vasca hotelean bazkaria gauzatu zen ondoren.

Ospakizun espezifikoagoak: Ikastetxearen historiari buruzko Cien URTE de presencia marianista en San Sebastián liburua (F. Ríos eta F. Gastaminza, Historiako irakasleak) eta Olinpiada Marianista.

1990-1991

Haur Hezkuntza gehitzea. Atontzeko lanak.

José María Felices zuzendariaren garaian, Haur Hezkuntza gehitu zen, etapa horren eskaera gero eta handiagoari erantzuteko. Horretarako, espazio berri bat sortzeko beharrezko obrak egin ziren. Tarteko solairu bat lortu zen, Kaperako zorua igo eta Areto Nagusiko sabaia jaitsiz. Eta han atondu ziren Haur Hezkuntzako gelak. Garai horretan hasi zen martxan B eredua (elebiduna).

2005

MCM Batxilergoaren sorrera (Marianistak-Mariaren Lagundia).

Mariaren Lagundia (Marianistak) eta Mariaren Lagundia ikastetxeetako arduradunen lanari esker, eskaintza bateratua eskaini zen Batxilergoko etapan, eta horrela sortu zen bi ikastetxeentzako Batxilergo bateratua, MCM izenekoa. Izen horrek Summa Aldapeta proiektuan sartu arte iraun zuen. MCM Batxilergoa 2005-2006 ikasturtean ipini zen martxan, J.M. Garagorri eta Víctor Vitoriaren zuzendaritzapean.

2012

SUMMA Aldapeta. Hiru erakunde erlijiosok partekatutako hezkuntza proiektua.

Egoera demografiko, sozial eta ekonomikoaren aurrean, Elizaren eskoletatik erantzun egokiagoa nola eman aztertzen ari dira, hezkuntza eta ebanjelioaren erronka berriei erantzuteko. Hainbat urtez, Compañía de María (SM), Cia de María Nuestra Señora (ODN) eta Hijas de María Inmaculada (FMI) ikastetxeetako ordezkariek bilera ugari egin dituzte, eta akordio bat lortu dute elkarrekin hezkuntza proiektu bat garatzeko. Hiru egoitzatako ikastetxe integral bat, baina hiru egoitzatan banatuko dena. SUMMA Aldapeta da proiektu, eta Miguel Ángel Diesteren zuzendaritzapean abiatu da 2012-2013 ikasturtean. 2012an zenbait ekitaldi egin ziren bertan, Marianisten 125 urteen ospakizuna kasu.

2015-2019

Ikastetxe berri baten erronka.

Zuzendari berria, Javier Cortés aita, 2015erako Marianisten apustu tinkoa eta ausarta egia bihurtzeko erantzukizunarekin iritsi zen: XXI. menderako eskola berri bat eraikitzea. Eraikitzearekin batera, ehun urteko ikastetxea bota zen hainbat etapatan. Espazioa murriztearen poderioz, Batxilergoa aldi baterako Villa Asunción etxera eraman behar izan zen, Mirakruz gainera hain zuzen. Gaur egun, I. fasea eta gero, ikastetxe berria funtzionatzen ari da jadanik, eta II. fasea erritmo onean doa ikastetxeari errematea emateko. Hezkuntzaren erreferente izatea du amets.

2020tik aurrera

Ikastetxe berriak ekin dio bidear.

Ikastetxe berria, izen berria eta nortasun berria. SUMMA Aldapeta garatu eta Aldapeta Maria ikastetxea izatera igaro da.

2020-2023

José María Felices Grassa apaiz marianistak amaiera emango dio Aldapeta Maria Ikastetxeko zuzendari epeari. 2020-2023 urteen artean aritu da postu horretan, eta bera izan da gure ikastetxea birritan zuzendu duen lehen zuzendaria, 1988-1994 tartean ekin baitzion lan horri. Eskerrak eman nahi dizkiogu epe zail honetan egindako lanagatik. Ikastetxe berriko obrez gain, COVID pandemiaren krisia kudeatu behar izan du; hezkuntzaren, gizartearen eta osasunaren baitan eragin nabarmena izan duen krisia, inoiz ikusi gabeko protokoloak eta erabakiak hartzera eraman gintuena.
 

2023

2023-2024 ikasturtean, José Eizmendi Pérez izango dugu zuzendari; alegia, Batxilergoko Koordinatzaile ohia. Gertakari historikoa dela diogu, zeren eta lehen aldiz hartuko baitu kargu hori kide laiko batek. Bihotzez estimatzen diogu bere prestutasuna, eta desiorik eta elkarlanik onena eskaintzen diogu gainera. Badakigu zeinen lotuta dagoen marianisten karismarekin eta pedagogikarekin, eta badakigu, bere jarduteko moduari esker, eutsi eta handitu egingo dituela Donostiarren zerbitzura dagoen ikastetxe historiko eta sekularraren ospea eta lan ona.

 

Gure historiari buruz apur bat gehiago

Giza Taldea

Gure ustez, hezitzaile-ikasle harremanetik haratago joan behar du hezkuntzak.

Pertsona motibatu eta prestatuek osatzen dute gure taldea, txikienei euren garapenean laguntzeko pertsona egokiek alajaina. Besteak beste, pedagogian eta psikologian espezializatutako profesionalak ditugu, etapa bakoitzean laguntza emateko prest daudenak.

Haur hezkuntzako irakasle taldearen argazkia

Haur hezkuntzako irakasleak

Lehen hezkuntzako irakasle taldearen argazkia

Lehen hezkuntzako irakasleak

Eso irakaskuntza taldearen argazkia, etxeko lanak ikasteko ikasgela eta informatika saileko taldea

Bigarren hezkuntzako irakasleak

Batxilergoko irakasle taldearen argazkia

Batxilergoko irakasleak

Batxilergoko irakasle taldearen argazkia

Orientazio departamentuko taldea

Idazkaritza, administrazio eta zerbitzu taldearen argazkia

Idazkaritza, administrazio eta zerbitzuetako langileak

Aldapeta zuzendaritza taldea

Zuzendaritza taldea

Aldapeta zuzendaritza taldea

Klaustro osoa