Skip to main content

HAUR HEZKUNTZA 0 - 6 URTE.

Eskolako ibilbidearen hasiera da eta urrats handia txikienen bizitzan.

Aldapetako haurtzaindegiko haurrak danborrekin jolasean

Ekiteko eta aurkitzeko etapa

Lehen etapa honetan zehar, haurrek euren nortasuna garatzen dute onarpenari eta konfidantzari esker. Taldera egokitzen ikasten dute, partekatzen, komunikatzen, gozatzen, e.a.

Haur Hezkuntzak (HH) arreta pertsonalaren eta ludikotasunaren garaia izan behar du. Horrela piztuko baita ikasteko grina ikaslearengan.

Haur Hezkuntza bizipen alaiaren baitatik diseinatu eta antolatu beharra dago. Haurren arteko harremanaren gune izan behar du, baita familien eta hezitzaileen harremanaren gune ere.

Eremu horretan aukera egongo da pertsona izateko, partekatzen ikasteko, hartu-emanerako, elkar laguntzeko, ikasteko, errespetatzeko, tolerantzia lantzeko, komunikatzeko, maitatzeko, gozatzeko, elkartasuna lantzeko…

Bi haur horma margotzen

Metodologia

Ikaskuntzaren esparruak estimulatzen ditugu, ikasle bakoitzaren premietara egokitzen gara, eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen diogu ikasleari bere hezkuntza garapenean eta garapen pertsonalean zehar.

Txikienak tailer eta asanbladatan parte hartzera sustatzen ditugu, erantzukizunean eta talde-lanean heziz, antolatzen eta autonomoak izaten ikas dezaten. Komunikazioaren arloa lehen ziklotik aurrera garatzen dugu ikaskuntza hirueleari esker. Haur bakoitzari erlijiora esnatzen laguntzen diogu, bere adimen intrapertsonala, interpertsonala eta espirituala indartuz.

Gure jolastokia ikasgela bat gehiago da ikastetxean.

Irakasle taldea

Modu berritzailean, etengabe trebatzen ari diren langileekin gauzatzen dugu gure lana. Langile horiek etengabeko hausnarketan ari dira, kalitatezko hezkuntza eta pertsona bakoitzaren beharrak uztartu ahal izateko.

Gure lantaldea osatzeko, hainbat esparrutako adituak dauzkagu: ingelesa, musika, haur masajea, Emmi Pikler pedagogia, artea, e.a.

Gurekin ditugu:

  • 10 tutore lehen zikloan + laguntzaileak.
  • 15 tutore bigarren zikloan + ingeleseko 3 aditu 2. zikloan.

Orientazio departamentua eta Pastoral taldea ere badauzkagu.

Irakasle taldea

Egitura eta Instalazioak

Lehen Zikloa:

  • 5 gela ebolutibo 0-1 urtekoentzat
  • 5 gela 2 urte urtekoentzat.

Bigarren Zikloa:

  • 5 gela HHko 3. mailan.
  • 5 gela HHko 4. mailan.
  • 5 gela HHko 5. mailan.

Bizikidetza giro egoki bat sortu nahi dugu txikienen ikaskuntza eta eskolako bizitza errazteko. Hori guztia elkarbizitza alaia ahalbidetzen duen espazio batean egiten dugu, haurren, familien eta hezitzaileen arteko harmonia zainduz.

Aldapeta

Hizkuntzak

Etapa honetan, oinarriak jarriko ditugu gure ikasleek, derrigorrezko eskolatze-aldia amaitzean, euskaran, gaztelanian eta ingelesean maila ona izan dezaten. Bai B ereduan bai D ereduan, euskaran erabateko murgilketa lantzen dugu pausoka-pausoka.

Ordutegia eta egutegia

Haurtzaindegia: 

  • Sarrera: 7:30etatik 9:30etara.
  • Irteera:

Eskolako ordutegia: 9:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:30era.

Haur-txokoa: Ordaindutako zerbitzua 7:30etik 9:00etara.

 

Familien eskola

Familien eskola eskaintzen dugu, beste komukabide bat eskura izateko. Jarduera horren edukia haurren gurasoei zuzenduta dago bereziki. Familiei euren seme-alaben eskolako bizitzan ikastetxearekin parte hartzeko aukera eman nahi diegu. Era berean, baliabide berriak modu eraginkorrean eskuratzeko aukera ere eman nahi diegu, gure ikasle guztien hezkuntzarako baliagarriak diren ezagutza, informazio eta orientazio gisa balio erantsi bihurtzeko. Hezkuntza integrala eskuratzeko, tailerrak eta topaketak antolatzen ditugu gauzatu beharreko 8 garapen ildoei buruz.

Gurasoak gela batean bilduta

Gaurkotasuna