Albisteak
Jarraian ikusiko dituzu gure albisterik nabarmenenak
Albisteak
Bi hilabete geldirik izan ondoren, kirol ekintzak martxan jarri ditugu! Ezarritako neurri guztiak betetzen ditugu entrenamendu guztietan. Ea denon artean lortzen dugun etenaldi berririk ez jasatea! Gure hezkuntza proiektuan curriculumez kanpoko jarduerak funtsezkoak dira, beraz poz haundiz itzuli gara sesioetara.

Realaz hitz egitea Donostiaz eta bertako herritarrez hitz egitea da. Bikote banaezina da, Reala ezin baita ulertu bere zalerik gabe, ez eta zaleak Realik gabe ere. Txanpon beraren bi aldeak dira. Horregatik, Reala eta hiria elkartu dira, Donostia Sustapenaren bidez, Berrikuntzaren VII. Astearen esparruan, Reala bere zaleengana hurbiltzen jarraitzeko erronka bat abian jartzeko.
