GORPUTZ ADIERAZPENA
Gure gorputza ezagutzea eta zaintzea funtsezkoa da gure buruarekin eta besteekin harreman osasuntsua izateko. Alor horietan lantzen dugu hezkuntza, baita gorputzaren zainketaren eta kirolaren kulturan ere.
Osasun hezkuntzari eta curriculumez kanpoko jardueren proposamen zabalari esker, ohitura osasuntsuak bere bizitzan txertatuko ditu ikasleak.
JARDUERA ETA KIROL ESPAZIOAK ETA UNEAK
- 3.500 m2-ko espazioa dugu goi mailako kirola egiteko: kiroldegiko zelaia, areto futboleko zelaia, saskibaloiko hiru zelai eta minibasketa. Boleiboleko hiru zelai, belar artifiziala duen futbol-7ko zelaia, erabilpen anitzeko bi areto, rokodromoa… eta aire libreko 3.000 m2-tik gora ere bai.
- Ekintza bakoitzak gorputzaren jarrera desberdina behar duenez, gure altzari guztiak malguak dira. Horrela bermatzen dugu gure ikasleen mugikortasuna.
- Baldintza akustikoak, argiak eta aireztapena apropos prestatua dago pertsonei erosotasuna eta giro egokia eskaintzeko.
- Jangelako gure zerbitzua ikuspegi zabalago baten baitan dago: hezkuntza gastronomikoari buruzko proiektu baten baitan.




Gorputzaren bizipena lantzen dugu izate pertsonalaren osagarri gisa.
