Skip to main content

ZEREGINEN
IKASKUNTZARAKO
GELA

Hiru ikasle irratia klasean

Aniztasunean hezteko eskubidea da gure apustua, ikastetxea aberasten baitu.

aberasten baitu. Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG) DBHren ondoren kokatzen da. Eta derrigorrezko hezkuntzaren hurrengo urratsa suposatzen du desgaitasun kognitiboa duten eta 16 urte beteta dituzten ikasleentzat. Lau ikasturte hartzen ditu bere baitan.

Behar bereziak dituzten pertsonen gizarteratzea eta lan munduratzea, horra hor Zereginen Ikaskuntzako Programaren helburua. Hezkuntzaren arloko esku-hartzearen ardatz nagusiak honako hauek dira: ahalik eta autonomia handiena, lanbide prestakuntza egokia eta gizarte gaitasunei buruzko prestakuntza. Garatzen dugun curriculum programak bizitzarako prestakuntza hartzen du du aintzat, eguneroko bizitzako trebetasunak garatuz: gizartera egokitzeko gaitasunak; garapen kognitiboa; lanerako orientazioa eta aisia eta denbora librea erabiltzeko trebetasunak. Azken ikasturtean, lan babestuko enpresetan eta/edo lankidetza-hitzarmena duten erakundeetan egiten dira praktikak.

Gure Gelako programaren ezaugarriak dira metodologia aktiboa, interaktiboa eta multisentsoriala. Horiek dira, hain justu ere, gaitasunak eta autonomia indartzeko baliabideak.

Ikasle batzuk zeregin ikaskuntza gelan lanean

Metodologia

Trebetasun horiek garatzeko orduan, gure lanerako programan curriculum programa bat garatzen dugu. Hona hemen programa horretan lantzen diren irakasgaiak eta tailerrak.

Aisialdirako, garapen kognitiborako eta gizarteratzeko trebetasunak
Gaitasun eta trebetasun horiek guztiak Ikasgela Arrunteko oinarrizko irakasgaietan (hizkuntza, matematika edo ingurune sozial eta naturalaren ezagutza) egiten den lanaren bidez lantzen dira, baita tailer espezifiko hauetan ere:

  • Psikomotrizitate, dramatizazio eta gorputz adierazpenaren tailerra.
  • Dramatizazio paraktikak.
  • Aisialdiko tailerra:
  • Mahai-jokoekin lotutako jarduera ludikoak: kartak, partxisa, puzzleak, jolas digitalak….

Gela Arruntean garatzen dira oinarrizko irakasgaiak eta, zeharka, gaitasun digitalak.

Eguneroko trebetasunak
Arlo hau, batez ere, Sukaldaritza Tailerraren bidez garatzen da. Asteazkenetan ikastetxean bazkaltzen dugu, eta ikasleek planifikazioa, mandatuak, janaria prestatzea, mahaia jartzea, garbiketa, etab. egiten dituzte. Beste gaitasun batzuk ere garatzen ditugu, besteak beste, lanerako garbitasun zein segurtasun ohiturak eta janaria prestatzeko jantzi egokiak.

Lanerako trebetasunak
Esparru honetan lantzen dira: margoa, zaharberritzea, kartoia, buztina, papera, marketeria, muntaia, koadernaketa eta plastifikazioa.

  • Teknologia tailerra
  • Tailer Artistitikoa
  • Koadernaketa eta plastifikatze tailerra.
  • Ikus-entzunezko tailerra.
Sukaldean lanean

Gaurkotasuna