Skip to main content

ERIZAINTZA

Ikastetxeak erizaintza zerbitzua dauka eskola orduetan zehar. Eskarmentu handia eta erizaintzan unibertsitateko diploma duen langile batek eta Lestonnac eraikineko harrerako langileek osatzen dute zerbitzua.

Istripurik edo hala eskatzen duen gertaerarik jazoz gero, erizaina Lestonnac eraikinera joango da ikasleei arreta eskaintzera. Gainerako istripu/gertaerak harreran dagoen pertsonak jasoko ditu.

Funtzioak

  • Eskola orduetan istripuak gertatzean, ikasleei arreta eskaini eta, ospitalera bideratu behar badira, haien jarraipena egin.
  • Ikastetxean abian ipintzen diren gaixotasun prozesuei lehenengo arreta eskaini.
  • Osasun arazo kronikoak dituzten ikasleen zainketa eta arreta (diabetea, kardiopatiak, epilepsia, alergiak…).
  • Nahitaez eskola orduekin bat egin behar duten botikak eman (ohiko tratamenduak, puntualki aginduak eta larrialdikoak). Horretarako, medikuaren txostenaren fotokopia, tratamendu orria edo errezeta ekarri behar da, gurasoek edo legezko tutoreek sinatutako baimenaz gain. Tratamendurik behar izanez gero, derrigor luzatu behar zaio abisua Idazkaritzari (Lestonnac).
  • Osasunerako hezkuntzari buruzko programa bat garatu hezkuntza maila dsberdinetan (eskuen garbitasuna, hortzen garbitasuna, elikadura osasungarria, lehen sorospenak, e.a.).
  • Ekintza fisikoaren eta elkarlanaren plangintza koordinatu eta landu, osasunarekiko eta kirolarekiko konpromisoa duen ikastetxe izaten jarrai dezagun.

Harremana

Ikaseen kontrol eta jarraipen egokia egiteko, ezinbestekoa da osasun fitxa hau betetzea eta eguneratzea. Aldaketarik balitz, erizainari jakinarazi. Harekin harremanetan jartzeko helbidea hauxe da erizaina@aldapeta.eus Chaminade eraikinera ere dei dezakezue horretarakoe 943 461 055.

Ume talde bat ikastestxearen kanpoan jolasten