Skip to main content
GERRA ZIBILA MUSEOA
2020-10-27

DBH 1 eta DBH2ko ikasleek Gerra Zibilak Gipuzkoan izan zuen eragina ezagutu ahal izan dute Koldo Mitxelenako Erresistentzia eta duintasuna erakusketari esker. Garaiko kartelak eta komikiak oso interesgarriak dira Gerra Zibilaren oroimenera hurbildu ahal izateko.

Beste berriak

27-10-20

Baso zoragarriarekin egin genuen topo, menditxoak eraiki genituen hostoekin eta ederki pasatu genuen inguruko ñabardurak ezagutzen. Bi tailer egin genituen: alde batetik, “Urrutira joan gabe”, eta, bestetik, “Basoan ezkutatutako altxorrak”.

27-10-20

Iritsi da udazkena, eta non gozatu dezakegu hobeto haren edertasunaz, haren koloreez, Cristina Enean baino? Txanogorritxoz mozorroturik, 4 urteko haurrek zuhaitzak, landareak eta animaliak ikusi dituzte. Eta zenbat jolas egin dugun bertan!

27-10-20

Batxilergoko 2. mailako ikasleak Datuen Zientzia izeneko jardunaldiak ezagutu dituzte bertatik bertara. Donostiako Fomentok antolatu ditu Donostia Innovation Week ekitaldiaren barruan. Deustuko Unibertsitateko areto nagusian egin zen ekitaldia.

27-10-20

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek Mirórekin ikasteko abagunea izan dute. Artistak dira haiek ere, begira zer nolako marrazkiak egin dituzten!