Skip to main content
Irteera– Irungo Oiasso museoa
2023-04-03

Aurreko astean zehar, Irungo Oiasso museora bertaratu ginen Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleak.

Bertan, Oiassoko portuak aintzinaroan izandako garrantzia eta bertan bildutako aurkikuntzak ikusteko aukera izan genuen. Antzinaroa eta historiako etapa honen faseak landu genituen aldez aurretik eta erromatarren aztarnak bertatik bertara ikustea oso interesgarria izan zen!.

Horretaz gain, gehien gustatu zitzaiguna bertako tailerrean egindako antzerki txikien dinamika izan zen. Gomendagarria benetan.

Beste berriak

03-04-23

Aurreko astean zehar, Irungo Oiasso museora bertaratu ginen Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleak.