Skip to main content
AROTZ ENEARA TXANGOA
2023-05-15

L.H. 4. mailako ikasleok ikasturte amaierako txango berezia izan dugu aurreko bi asteetan: Arotz enean 2 egun igaro ditugu.

Etxarri Aranatzen dagoen etxe honek urte asko daramatza udalekuak antolatzen. Gutako batzuk aurretik ezagutzen genuen, beste zenbaitek ez, eta guztiok maiteminduta geratu ginen etxearekin eta bertako janari goxoarekin: ñaaaaam!

Ekintza ezberdinak egin genituen, eguraldiaren baitan baldintzatuak egon zirenak baina oso entretenigarriak eta gustokoak: kobazuloetara irteera, olinpiadak, kamiseten tie-dye tailerra,… eta nola ez, guztiontzat bereziena, disko festa eta mozorro desfilea!

Aukera bikaina izan zen elkarrekin disfrutatzeko eta txoko berri bat ezagutzeko.

Beste berriak

15-05-23

L.H. 4. mailako ikasleok ikasturte amaierako txango berezia izan dugu aurreko bi asteetan: Arotz enean 2 egun igaro ditugu.